XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kúndera da, maitea, Mílan Kúndera, eta ez dakit zer txiste partikular gero, haren titulu baten inguruan edo.

Beste inorenak behar balituzte bezala beren bizitzak bizitzeko (aipuak eta halakoak beti iruditu zaizkio Laurari bigarren graduko hilketak, hitz arruntek ere ez baitute bizitza errespetatzen;

gorrotagarri zaio prestigiozko aipuz baino mintzatzen ez dakien jendea; Teok, berriz, aspaldian dena aipu dela dio...).

Edo, okerrago, Idazteaz eta Bizitzaz eztabaidan, Borges hau eta Burghes bestea.

Sevillako hartan bezala, Laurak esan zuenean idazle batek, Teok eskatzen dizkion gauza dudarik gabe hain garrantzitsu haietaz aparte, ongi idatzi behar duela, eta Teok, horrenbestean hala esan du, behintzat konforme zegoela.

Baina aurpegia ez zeukan hura esatekoa...

Ongi idatzi, eta emozioren bat sortarazi, eta orduan bai Teok, hori ez zeukala hain garbi, zeri esaten zitzaion emozio:

Emozioa? Mina, esan nahiko duzu...

Ederki, Ironio Jauna, nik emango diat hiri oraindik emozioa, halako asko esaten badidak...

Hori eta gehiago esatekotan egon da Laura, baina une egokiago baterako uztea erabaki du, bere buruari gogor egin behar izan badio ere.

Teo, ordea, horretan geratu beharrean, gero eta bere bihurrikerietan beroago, zera, sortarazi aditz transitiboa dela, (...)